XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. HISTORIA APUR BAT

- XIX. mendearen erdialdera indarberritzen hasi eta Espainiako gerratean Bartzelonan zazpi egunkari eta irratetxe-sare txiki bat (Radio Associació de Catalunya) zituen hizkuntza da katalana.

- Lehen saioak gerra ostean egin ziren, kazetaritza idatzian eta irrati-telebistan.

- Egungo egoera.

Katalunia, kazetaritza-historia oso luzea duen herrialdea da, nahiz eta, egiaz, katalanez egindako kazetaritzaren historia gazteleraz egindako kazetaritzarena baino laburragoa izan.

Diario de Barcelona delakoa da egunkaririk zaharrena, bere burua prentsa kontinentalaren dekanoa izendatzen duena, 1792an sortua, eta bolada batean frantsesez eta katalanez idatzi zen arren, nagusiki gazteleraz idatzi zena, 1984ean krisi batek ixtera behartu zuen arte; 1987an agertu zen berriro katalanez idatzia.

Ez dugu prentsa kataluniarraren historia osoaren azalpen xehea egin nahi, baina garrantzizkoa da historiarik badela azpimarratzea, historia hau, benetan, elebiduna dela, eta orohar kazetari kataluniarrek onartu egiten dutela badela, batetik, gaztelerazko adierazpidea duen kazetaritza kataluniar bat, eta bestetik, katalanezko adierazpidea duen kazetaritza kataluniar bat, eta bien bilakaera parekoa dela alde ugaritatik begiratuta, estu-estuan kazetaritzari dagokionez.

Egungo profesional askok, lan-merkatuak eraginda, hizkuntza behin edo gehiagotan aldatu behar izan dute.

Gaztelerazko eta katalanezko argitalpenen arteko proportzioa azken ehun eta berrogeitamar urteen barruan aldakorra izan da, katalana gizarte kataluniarraren hizkuntza gisara berreskuratzeko gora-beheren arabera.

Onartu beharrekoa da, ordea, proportzio hau ia beti gazteleraren aldekoa izan dela.